Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Hibaikako Emakume Gazte eta Absolutuentzat garaipena Zumaian

Datorren asteburuan Gipuzkoako Batel Ligako txapelketarako sailkatze estropada eta txapelketa jokatuko dira Pasaiako Badian.

Hibaikako Emakume Absolutuen ontzia, aurrekoe stropada batean.J.A Rodriguez
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/03/31

Bikain ari dira Gipuzkoako Batel Ligan Hibaikaren Gazte Mailako eta Absolutuen kategoriako emakumeak. Larunbatean jokatu zen ligako azken estropada Zumaian, 11. jardunaldia zehazki, eta horretan ere, euren kategorietan onenak direla erakutsi zuten errenteriarrek garaipena lortuta. Sailkapen taulan lehen postuetan daude Hibaikako emakumeak bi kategoria horietan, eta dena ondo bidean, txapelketa poltsikoratuko dutela aurreikusi daiteke. Ligako emaitzei erreparatuta jokatutako 9 jardunaldien artetik —Tolosan ez dira aritzen promesetatik gorakoak— Getaria, Urdazuri eta Zumaiakoan izan dira irabazleak; etxean jokatutako estropadan, Trintxerpekoan eta Orion, bigarren sailkatu ziren; eta San Pedron eta Donostian jokatutako bietan, hirugarren.

Emakume Absolutuak berriz, jokatutako bederatzi jardunaldietatik seitan izan dira irabazleak (Orereta, San Pedro, Trintxerpe, Getaria, Urdazuri eta Zumaia); bitan bigarren (Donostia eta Orion) eta batean, hirugarren (Donostian).

Gainontzeko kategorietan ere lehen postuetan ez, baina lanean fin aritu direla argi utzi dute harrobikoek. Txikitatik handietara hasita, Haur Nesketan, lehiatu ziren 15 ontzien artetik, 11. sailkatu ziren larunbatean Zumaian jokatutako estropadan Hibaikakoak. Promesa Nesketan, hiru ontzi ditu talde errenteriarrak uretan. Horietatik lehena, Hibaika A seigarren sailkatu zen larunbateko jardunaldian; Hibaika B, hamabosgarren; eta Hibaika C  azken postuan, hamazazpigarren.

Promesa Mutiletan, seigarren sailkatu ziren larunbateko estropadan, eta sailkapen orokorreko bosgarren postuari eutsi diote. Gizon Absolutuen ontzia, azkenik, laugarren sailkatu zen Zumaian jokatutako estropadan. Sailkapen orokorra, hemen klik eginda kontsulta daiteke.

Begirada guztiak, orain, datorren asteburuko bi jardunaldietan dituzte Hibaikakoek. Larunbatean Gipuzkoako Batel Ligako txapelketaren sailkatze estropada jokatuko dute Pasai Donibanen, 15:00etan hasita. Hurrengo egunean, apirilaren 6an, txapelketa jokatuko dute Pasaiako Badian ere, 10:30ean hasita.

Gipuzkoako Batel Liga bukatuta, Trainerilla Liga hasiko da. Maiatzaren 1etik 11ra jokatuko da azken hori, eta lau jardunaldi egingo dituzte San Pedro (maiatzak 1, 11:00etan), Hondarribia (Maiatzak 3, 11:00etan), Getaria (maiatzak 4, 11:00etan) eta Mutrikun (Maiatzak 10, 16:00etan). Mutrikuko estropada, Trainerilla Ligako txapelketarako sailkatze estropada izango da. Txapelketa, berriz, maiatzaren 11n jokatuko dute, Pasai Donibanen, 10:30ean hasita.

Larunbateko Zumaiako estropadaren emaitzak ikusteko klikatu hemen.

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.