TAO zerbitzua bihar sartuko da indarrean Altzaten

Altzaten aparkatzeko sortutako plaza berriak TAOren bigarren eremuan sartuko dira bihartik, eta beraz, sistema horren bidez arautuko dira aurrerantzean.

Gaur zabaldu dute zubi berria Altzaten.

Altzaten aparkatzeko sortutako plaza berriak TAOren bigarren eremuan sartuko dira bihartik, eta beraz, sistema horren bidez arautuko dira aurrerantzean. Altzate, Iztieta-Ondartxorekin integratuko da unitate bakarra sortuz, eta Iztieta Ondartxoko bizilagunek Altzaten aparkatu ahal izango dute. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu dute.

Bestalde, zubi berria ere zabaldu dute erabat bizikleta eta oinezkoentzat. Horiei begirakoa da zubi berria, baina zerbitzuetako eta larrialdietarako erabili ahal izango dira.

Udalak berriro gogorarazi du autoentzako joan etorria debekatua dagoela zubi horretan. Hori dela-eta, herriko beste leku batzuetan bezala matrikula irakurle bidezko zaintza jarri dute bertan. Erabaki horren helburua da Iztieta barruan ibilgailuen trafikoa ez handitzea eta aldi berean, Oiartzun ibaiaren bi aldeak lotzen dituen oinezkoentzako ardatz bat sortzea, mugikortasun jasangarria errazteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.