Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Pasaitarrentzat test ona izan da, San Juanentzat batez ere

Gizonetan laugarren eta emakumeetan bosgarren izan dira San Juanen ontziak San Pedroko XVI. Test Estropadan. San Pedroko gizonak, hamaseigarren.

San Juanen emakumeen trainerua, eta San Pedroko gizonena atzo badian lehian.Jose A. Rodriguez / Facebook
Urko Etxebeste
Pasaia
2025/03/31

Atzo (igandea) jokatu zen San Pederoko XVI. Test Estropada badian, Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuta eta 40 traineruren presentziarekin. Horien artetik azkarrena Tolosaldea izan zen emakumeen kategoria nagusian, eta Orio gizonenean. Pasaitarren ikuspegitik, sanjuandarrek egindako lana nabarmentzekoa da: emakumeetan bosgarren izan zen Batelerak trainerua, eta gizonetan laugarren Erreka-ren lehen ontzia. Azken kategoria horretan hamaseigarren postuan sailkatu zen San Pedroko Libia, eta 21.enean San Juan B. Udako konpetizio ofizialak urruntxo dira oraindik, baina horrelako lehiek balio dute bakoitza non dagoen jakiteko, eta probak proba, landutako plantillak eta neguan egindako lana neurtzeko. Nola ez, izango da traineruren bat karta guztiak azaldu ez dituenak sasoi aurreko prestaketa estropadetan. Baina San Pedrokoak joera baten lehen trazak eman ditzake. Lehen lehia ofiziala ekainaren 1eko Gipuzkoako Txapelketa izango da, Orion.

Emakumeetan Tolosaldea garaile, 11.04 denborarekin. Haiengandik zazpi segundora Arraun Lagunak. Antza, azken sasoietan ia den-dena irabazi duen Donostiako traineruak banderen lehian aurkari hurbila izango du, aurrez aurrekoetan izango dute estuasunik. Alternantziaren aukera hor da. Orioren (11.17) eta Astilleroren (11.26) atzetik sailkatu zen San Juan (11.27) bosgarren izateko, atzean EuskoTrenen ariko diren Zumaia, Donostiarra, Hibaika eta Hondarribia utzita. Oso emaitza ona batelerena.

Gizonetan Oriok astindu zuen irabazlearen bandera (20.22), atzetik izan zituelarik Zierbena (20.36) eta Donostiarra (20.41) podiuma osatzeko. San Juan laugarren 20.46ko denborarekin. Udako betaurrekoak eta ontziak kokatzeko neurgailuak jarrita, Eusko Labeleko ohorezko txandan legoke Erreka. Atzetik, adibidez, Bermeo (bosgarren, 20.47) eta Hondarribia (zazpigarren, 21.04) erraldoiak utzi zituzten atzean arrosek. Oso emaitza esanguratsua, beraz. San Pedro hamaseigarren izan zen (21.35), eta San Juan Bk 21. denborarik onena egin zuen (21.58).

Ontzi pasaitar gehiago izan ziren lehian atzo badian. Trintxerpe-Illunbeko emakume beteranoek, San Pedroko Gazte Mailako neskek, eta San Juango nahiz San Pedroko Gazte Mailako mutilek ere egunaz arraunean gozatu zuten, onena ematen.

Jarraian, atzoko estropadetako sailkapen oso-osoak.

San Pedroko XVI. Test Estropada. Emakumeen, gazteen eta beteranoen sailkapenak.

San Pedroko XVI. Test Estropada. Gizonen sailkapenak.

Segidan, Pasaiako traineruen atzoko irudiak, Jose A. Rodriguezek egindakoak, eta HITZAk haren sare sozialetatik jasoak.


 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.