Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
FEMINISMOA

Bollologia erakusketaren aurkezpena egin dute

Oiartzungo Feministen Asanbladak 'Euskal Herriko bolleron mugimenduaren genealogia bisual bat' erakusketa antolatu du. Hilaren 29ra arte egongo da ikusgai udaletxeko areto nagusian.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/04/04

Oiartzungo Udaletxeko areto nagusian dago ikusgai atzotik Bollologia erakusketa. Euskal Herriko bolleron mugimenduaren genealogia bisual bat. Oiartzungo Feministen Asanbladaren bidez antolatu dute erakusketa, eta atzo egin zuten haren aurkezpena.

2024an Leitzan egindako Bollo Topaketetarako prestatu zuten antolatzaileek erakusketa. Orain, lehen Bollo Topaketetatik 40 urte pasa dira, eta sortzaileek pentsatu zuten interesgarria izan zitekeela begirada historiko batetik “zerbait egitea”. Hortaz, pentsatzen hasi eta konturatu ziren kartelgintzaren bidez gauza asko kontatu daitezkeela, “edo behintzat, kartelgintzak ematen duela borroka baten pista batzuk eta egoerak testuinguru batean kokatzen dituela”.

Erakusketaren abiapuntua 1977an jarri zuten “Francisen hilketa gertatzen delako”, eta sortzaileei iruditu zitzaielako badagoela garai horretan “kontuan hartu beharrekoa den mugimendu berezi bat”. Amaiera, berriz, 2010ean jarri zuten, “manifestu transfeminista ateratzen delako eta gerora gertatzen dena Bollo Topaketetan egongo delako”.

Talde bat aritu da erakusketa prestatzen, zehazki, talde bolleretako antolakuntzan aritu den jende ezberdina. Adin ezberdinetako jendearekin ere egin zuten solasaldi bat belaunaldi ezberdinetako jendea bollo topaketetara gerturatzeko. “Polita izan zen”, gehitu dute. Hortaz, jende ezberdinak pasatako materialaz gain, materiala bildu dute Bilboko Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentrotik; EHGAM-en Intxaurrondoko lokaletik; Emaginen artxibotik eta baita Berriaren hemerotekatik ere.

Erakusketak bost zati ditu: lehen zatia Euskal Herriko bolleren mugimenduaren genealogia bisual bat da; bigarren zatia aldarrikapen eta ekintzen zatia da; hirugarrena legeak eta instituzioekiko harremanak biltzen dituena da, eta azken biak dira “Bollerak munduan dantzan”. Atal horrek irudikatzen du “bollerek” zenbait ekintza egin dituztela urteetan zehar, eta hortaz, beste eragile batzuekin egindako jarduerak eta ekimenak biltzen dira bertan.

Ildo horretatik, sortzaileek nabarmendu dute kartelak bere momentu sozio-historikoan kokatu behar direla, eta hortaz, irakurketa garai horretako begiekin egin behar dela.

HITZA aurkezpen ekitaldian izan zen, eta zenbait irudi bildu ditu.

Erakusketa hilaren 29ra arte egongo da ikusgai.

DSC04778
DSC04778
DSC04779
DSC04779
DSC04784
DSC04784
DSC04783
DSC04783
DSC04782
DSC04782
DSC04777
DSC04777
DSC04776
DSC04776
DSC04781
DSC04781
DSC04780
DSC04780

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.