Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaKulturaPolitika

Elkarlana delako elkartasunaren gakoa

Data berdintsurako jarduerak antolatzen ari ziren Oiartzungo Gure Esku eta Olarri dantza taldea, eta elkarri traba egin beharrean 'Herri libre bat!' egitarau bateratua sortu dute.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/04/04

Egun seinalatua da Gure Eskurentzat ekainaren 7koa. Erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendu herritarra da Gure Esku, Euskal Herriko lurraldeetan etorkizun politikoa erreferendum bidez erabakitzea helburu duena “normaltasunez, libre eta demokratikoki”. Bada, ekainean ere horretxen beraren aldarria egingo dute Bilbon deitu duten nazio mobilizazioan. Aitziber Arnaiz Garmendia Oiartzungo Gure Eskuko kidea da, eta zehaztu du Bilboko deialdiaren atarian herria girotu eta erakundearen mezua zabaltzeko zenbait ekitaldi antolatu dituztela. “Asko hitz egiten da Gure Eskun herri nortasunaz, baina zer gara gu? Euskaldunak gara, eta aldarrikatu nahi duguna da herri bat garela”, azaldu du.

Herri nortasunaren inguruan hizketan ari zirela, hausnarketarako tartea zabaldu zuten Oiartzungo Gure Eskukoek, eta pentsatu zuten pertsona bat lehenengo bere etxeko sentitzen dela; Oiartzun batean bere auzoko… Norbere nortasuna, beraz, eraikitzen joaten da, eta une horretan sortu zituzten herri nortasuna azpimarratzeko Oiartzuarra naz ta harro noz elastikoak eta tote motako poltsak. Herri nortasun hori aldarrikatzeko sortu zuten materiala, baina orain pauso bat harago joan, eta nazio mailan Gure Eskuk egin dituen kirol elastikoak jarri dituzte salgai jauzi hori irudikatzeko, “oiartzuarra naiz eta harro nago, eta Euskal Herrikoa naiz eta harro nago” esateko, alegia. 

Baina material hori sortzea ez da girotze horretarako abiatu duten jarduera bakarra, hilaren 12 eta 13an Elkartasunetik elkarlanera asteburua ospatuko baitute Oiartzunen. Kataluniako ordezkaritza bat ere izango da herrian egun horietan. Ez da lehen aldia kataluniarrak Oiartzunera etortzen direla, Arnaizek kontatu baitu momentu batzuetan antolatu dituztela zenbait ekintza elkartasuna eta babesa adierazteko “bai beraiek guri, bai guk haiei”.

Asteburuari forma ematen ari zirela jakin zuten Olarri dantza taldea ere egun horietarako zerbait antolatu nahian zebilela, eta gainera buruan zutela Kataluniatik “gure ezagunak eta lagunak” diren dantza taldeak ekartzea. Elkarri traba egin beharrean koordinatu, eta dantza taldearen eta Oiartzungo Gure Eskuren artean antolatu dute asteburua. Elkarlana delako elkartasunaren gakoa. 

Bi eguneko egitaraua herriarentzat
Ane Otegi Olarri dantza taldeko dantzaria da, eta Euskal Herriko Dantzari Eguna Oiartzunen antolatu zenetik hamar urte igaro diren honetan, Dantzari Eguna antolatzea bideragarri ikusi zutela kontatu du. “Guretzat egun hori ez da teknikoki bikaintasuna bilatzen duen egun bat, euskal kultura, dantzariak, dantza motak eta musika uztartzen eta sendotzen dituen egun bat baizik”, nabarmendu du.

Otegiren hitzetan Oiartzunen pisu handia du kulturak, hortaz, “herriari eskaintzen diogun egun bat da”. Gipuzkoako, Nafarroako, Ipar Euskal Herriko eta Kataluniako dantzariak elkartuko dira Oiartzunen, eta Otegik herriko plazan egingo duten eskertza ekitaldi nagusia nabarmendu du. “Egun horretatik espero dugu denek ondo pasatzea, euskal kulturak eta euskal dantzek garrantzia hartzea eta batez ere sumatzea dantza horiek bizirik jarraitzen dutela. Euskal Herriko dantza talde askok lanean jarraitzen dugu, eta gure lana islatzea nahi dugu”. 

Gure Eskuren Herri libre bat asteburua, ondorioz, larunbat arratsaldean (hilaren 12an) hasiko da. Drac-aren (herensugea) emanaldia izango dute Altzibarren, eta Bazkun Zahar elkartean afalduko dute gero; bertan afaltzeko 646 00 39 84 zenbakira idatzi behar da.

Hilaren 13an, berriz, mendi ibilaldi bat egingo dute, eta bidean topatuko dituzten euskal ikurrei —Urkabe, Beloaga eta plaza— omenaldia egingo diete herritarrek, bertsolariek, baita musikariek ere. Hamaiketakoa ere egingo dute, eta plazan izango da gero azken ekitaldia, eguerdian. 

Jexux Olaziregi Gure Eskuko zuzendaritzako kidea da, eta hark asteburu horren garrantzia nabarmendu du: “Asteburu hori oso garrantzitsua da guretzat, bereziki ekainaren 7ra begira herrian egiten dugun lana plazaratzeko eta hauspotzeko”. Oiartzunen ekitaldi propio bat egiteko aukera ikusi zutela kontatu du Olaziregik, eta asteburuarekin batera hauspotuko dute aldarrikatzen dutena: harrotasunez bizi dutela oiartzuar izatea eta bide hori partekatu nahi dutela kataluniarrekin. 

Ekainaren 7koa berriz, bi urteko planteamendu batean kokatu du. “Ekainaren 7aren ostekoa ez dago soberan diseinatuta, une interesgarri batean bizi gara”, gehitu du. Hala ere, argi dauka zein den Bilboko hitzorduaren helburua: “Gu garena erakutsi behar diogu gure herriari, estatuei eta baita nazioarteari ere; ispiluaren aurrean jarriko dugu herri hau. Ekainaren 7ari, larritasunik eman gabe, dimentsio handia eman behar zaio, herri baten apustu bat baita”, jarraitu du. 

Olaziregik, azkenik, nabarmendu du Gure Eskuk lau kontzeptu nagusitan sakondu nahi duela: aitortza; erabakia; burujabetza eta elkarrekin eragitea. 

Arnaizek argi utzi nahi izan du Gure Eskuren mezua “euskal herritar guztiek edo ia guztiek” senti dezaketela bere. “Guk erabaki nahi dugu zer izan nahi dugun; nork esango dio ezetz horri?”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.