Erraldoi ertain berriak dantzatzeko gazteak behar dituzte
Gaur arratsaldean egingo dute ikastaroa Elizalde ikastolan, 18:00etatik 20:00etara. Gazteei dei egin diete hitzordura bertaratzeko.

Oiartzungo erraldoi eta buruhandien konpartsak jakinarazi duenez, gaur arratsaldean izango da erraldoi ertainak dantzatzen ikasteko saioa. 18:00etatik 20:00etara izango da ikastaroa Elizalde ikastolan, eta 8 eta 14 urte bitarteko gazteei bertaratzeko deia egin diete.
Gainera, azaldu dute aurten erraldoi ertain berriak aurkeztuko dituztela, eta beraz, jendea behar dutela.
Zalantzak argitzeko 688 81 98 44 zenbakia helarazi dute.