Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Etxebizitza tasatuak arautzeko ordenantza aldatzea erabaki dute

Martxoko udal osoko bilkuran aho batez onartu dute erabakia. Bigarren eskuko etxebizitzak udalak egingo dituen zozketa bidez esleituko dira.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/04/07

Martxoko udal osoko bilkura eginda, Oiartzungo Udalak saioaren inguruko zenbait xehetasun eman ditu; tartean, aho batez erabaki zutela herriko etxebizitza tasatuak arautzeko ordenantza aldatzea. Zehazki, aldaketaren berritasun nagusia salerosketari lotutakoa da: orain arte etxebizitza tasatu baten jabeak lortzen zuen eroslea, eta, udala etxebizitzaren prezioa zehazteaz gain, erosleak etxe tasatu bat eskuratzeko baldintzak betetzen zituela egiaztatu besterik ez zuen egiten. Alabaina, aurrerantzean, “aukera berdintasuna” bermatzeko eta udalak zehazten duen prezio eta baldintzetan salduko dela ziurtatzeko, bigarren eskukoak ere udalak egingo dituen zozketa bidez esleituko dira, lehen promozioetan egiten den moduan. 

Joana Mendiburu alkateak saioan adierazi zuen 90 etxe tasatu inguru daudela gaur egun Oiartzunen, eta etorkizuneko promozioetan beste 160 inguru aurreikusten direla. Gauzak horrela, epe ertainera 250 etxe tasatu egongo lirateke Oiartzunen, eta “salerosketa zuzena eta gardena” bermatu nahi du udalak. Ildo horretatik, hogeita hamar eguneko epea ireki dute aldaketa proposamenari alegazioak aurkezteko, eta behin betiko onartzen dutenean irekiko dute interesatuen zerrendan izena emateko epea.

Lehen berdintasun plana, aho batez onartuta
Osoko bilkuran, bestalde, udal barruko lehen berdintasun plana onartu zuten aho batez. Lau urteko iraunaldia izango du plan horrek, “eta barrura begirako neurriak ez ezik, Oiartzun berdinzale eta feministagoa izateko ezinbesteko tresna izango da”.

Nora Velez del Burgo feminismo zinegotziak azaldu zuen planak, hala nola, prozeduretan, diru laguntzetan, ordenantzetan eta beste hainbat esparru eta lanketetan genero ikuspegia txertatzeko formakuntza jasotzen duela. Gainera, kontziliazio neurriak edota indarkeria matxistei aurre egiteko udal barruko protokoloak ere aurreikusi direla nabarmendu zuen. “Gure udaleko errealitateari benetan erantzuten dioten neurriak jasotzen ditu eta bat egiten du herrira begirako plan feministarekin ere”.

Urmendi Haur Eskolaren inguruko mozioa mintzagai
EAJk Urmendi Haur Eskolaren inguruan mozioa aurkeztu zuen, eta hori ere aztertu zuten bilkuran. Gaur egun EAEko herri gehienetan Haurreskolen Partzuergoa modu orokortuan zabalduta badago ere, oraindik udalek kudeatzen dituzten zenbait udal haur eskola badaudela adierazi zuten; tartean, Oiartzungoa.

Janire Mitxelena bozeramaileak azaldu zuen Urmendi EAEko partzuergo sarean integratzeak herriari “zenbait onura” ekarri diezazkiokeela: “Zerbitzu publikoa, kalitatezkoa eta doakoa izatea; udalaren gastuak murriztea eta langileen eskubideak errespetatzea”. Ondorioz, Urmendi Eusko Jaurlaritzaren Haurreskolen Partzuergoan integratzeko tramiteak abiatzea eskatu zuten.

Horren aurrean, ordea, EH Bilduko zinegotziek mozioaren kontra bozkatu zuten, eta proposamena “harriduraz” jaso zutela nabarmendu zuen Mendiburuk. “Askotan hitz egin dugu Urmendiren proiektuaz eta 30 urte hauetan beti adostasunez hartu ditugu erabakiak. Urmendi zerbitzu publiko bat da, doakoa, kalitatezkoa eta oiartzuarrek bereziki estimatzen dutena. Balore asko ditu gure haur eskolak eta bereziki azpimarratu nahi genuke, batetik, Oiartzungo haur eskolan haurren 0-3 urteko etapa errespetatzen dela eta, hortaz, bi urteko haurrek aukera dutela haur eskolan jarraitzeko. Gainera, azpimarratzekoa da bertako hezitzaileek egiten duten lana euskara transmititzeko, herriko ohiturak beraien jardunean txertatzeko, haurren zuzeneko jarraipena egiteko etab. luze bat. Badakigu Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak kenduko dituela eta Haurreskolak Partzuergoan sartzea ez da aukera bakarra. Bide desberdinak lantzen ari gara, baina Urmendik proiektu oso sendoa du eta guk horren defentsa egingo dugu ahalik eta denbora gehien”.

Zehaztu dutenez, martxoko protokolo gastuak. 310,89 euro izan ziren garaikur eta bidaietan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.