Gure Eskuren materiala erosteko aukera izango da asteburuan
'Oiartzuarra naz ta harro noz!' materiala eta Gure Eskuren elastiko berria egongo dira salgai. Oiartzungo plazan jarriko dute postua.

Oiartzungo Gure Eskuk jakitera eman duenez, ostiralean (hilak 11) eta larunbatean (hilak 12) Gure Eskuren materiala erosteko aukera izango da.
Oiartzuarra naz ta harro noz materialaz gain, Gure Eskuren kamixeta berria eskuratzeko aukera ere izango da.
Oiartzungo plazan egongo dira kideak materiala sartzen, honako ordutegian:
- Hilak 11, ostirala. 18:00 – 22:00.
- Hilak 12, larunbata. 11:30etik aurrera.
Asteburuan Olarri Dantza Taldeak eta Oiartzungo Gure Eskuk antolatutako Elkartasunetik elkarlanera asteburua ospatuko dute.