Ugaldetxoko eskoletan ibilitako ikasle ohien bazkaria egingo dute

Aldabene eta Ugaldetxo eskoletan ibilitako ikasle ohiek bazkaria egingo dute larunbatean (hilak 12) Ordo-Zelai sagardotegian.

Pasa den urteko topaketan “giro ederra” nagusitu zela-eta, aurtengoan bazkaria antolatzea erabaki dute Aldabene eta Ugaldetxo eskoletan ibilitako ikasleentzat. Hilaren 12an (larunbata) izango da hitzordua, Ordo-Zelai sagardotegian.

Eguerdiko ordu batean Aldabenen elkartuko dira lehenbizi bertako ikasleen argazkia ateratzeko, eta Xebero atzeko eskolan egondako ikasleen argazkia aterako dute gero. Behin bi argazkiak aterata, trikiti eta pandero soinekin sagardotegirako bidea egingo dute oinez.

Azkenik, bazkarira joango ez direnei argazkia ateratzera joateko deia luzatu diete.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.