Menpekotasunen inguruan hausnartzeko bigarren saio bat egingo dute
'Oiartzuar talde konprometitu' batek deituta, hilaren 28an izango da droga kontsumoaren eta bestelako adikzioen inguruan aritzeko saioa.

Oiartzungo drogen kontsumoarekin eta bestelako zenbait adikziorekin arduratua, hausnartzeko espazio bat sortu zuen Oiartzungo talde konprometitu batek. Martxoaren amaieran egin zuten lehen bilera, eta “emaitza bikaina eta beharrezkoa” zela azpimarratu dute antolatzaileek.
Pertsona, kolektibo eta zenbait eragiletako kideak elkartu ziren, eta norbere kezka, ideia eta ikuspegiak partekatu zituzten. “Argi geratu da gai honek kezkatzen gaituela eta elkarrekin landu nahi dugula”, jarraitu dute.
Lehen hitzorduaren arrakasta ikusita, lanean jarraitzeko asmoa eta dinamika sortzeko unea dela azpimarratu dute; hortaz, hilaren 28an egingo dute hurrengo bilera, 18:30ean, pleno aretoan.