Aste Santuko prozesioak eragina izango du trafikoan
Ostiraleko prozesioagatik izango dira trafiko aldaketak, 19:00etatik 22:00etara.

Datozen egunetan Aste Santuari lotutako hainbat ekintza izango dira Pasai Donibanen. Ostegunean (hilak 17) Erramu Igandea ospatuko dute, eta horretarako, 10:30ean, Erramuen bedeinkapena eta meza egingo dute. Ostiralean (hilak 18), berriz, Gurutz bidea egingo dute Bonantzako Kristoarekin, 10:00etan hasita. 19:00etan Jaunaren nekaldia izango da, eta jarraian, Hileta Santuko elizbira egingo dute. Larunbatean (hilak 19) Pazko Gaubeila izango da eta azkenik, igandean (hilak 20), Berpizkunde Pazoa izango da, 11:00etan.
Udalak iragarri du ostiraleko prozesioak eragina izango duela trafikoan. Hala, Donibane kalea trafikoarentzat itxita izango da 19:00etatik 22:00etara, gutxi gorabehera.