"Herri libre bat" aldarrikatu dute oiartzuarrek
Larunbateko Dantzari Egunari ginga jarri zioten atzo, 'Herri libre bat' egunarekin.

Asteburu mugitu bezain aldarrikatzailea izan da azken hau Oiartzunen. Elkartasunetik elkarlanera titulupean, Dantzari Eguna egin zuten larunbatean, eta atzo, berriz, Herri libre bat! eguna ospatu zuten. Goizean mendi ibilaldia egin zuten, eta bidean zehar euskal ikurrei omenaldia egin zieten txangolariek. Ondoren, herri hamaiketakoa egin zuten. Dantza izan zen nagusi Done Eztebe plazan, baina ez zen ekintza bakarra izan. Eguna eta asteburua biribiltzeko, bazkaria egin zuten Girizian.
Honakoak, herritarrek atzo HITZAri bidalitako argazkiak dira: