Albaolak ordutegi zabalagoa izango du Aste Santuan
Datorren ostegunetik astelehenera bitarte ordutegia eta eskaintza indartuko du Pasaiako itsas kultur faktoriak.

Aste Santu honetan ordutegi zabalagoa izango du Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoriak. Hala, datorren ostegunetik (hilak 17) astelehenera bitarte (hilak 21), ordu gehiagoz irekiko dituzte ateak, hain zuzen, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Besteak beste, XVI. mendeko San Juan baleontziaren eraikuntza prozesua bertatik bertara ezagutzera gonbidatu dituzte herritarrak. Aipatutako egun horietan ohiko eskaintza izango da, baina zenbait ekintza indartuko dituztela iragarri dute. Publiko guztiei begirako eskaintza izango da egun hauetan, zabala.
Eskaintza osoa, ordutegiak eta tarifak, webgune honetan kontsulta daitezke.