Euskal Herriko pala txapelketaren azken emaitzak, hemen
Girizia elkarteak antolatutako gizonezkoen lehia bigarren fasean sartu da; emakumeek aldiz, lehen faseari ekingo diote.

Iragan asteburuan Euskal Herriko gizonezkoen pala txapelketaren lehen faseari bukaera eman zioten, eta jada bigarren fasean sartu da lehia. Bigarren zati hau kanporaketa moduan jokatuko dute finalera arte.
Emakumezkoen mailan, berriz, lehen sailkapen fasea jokatuko dute aurki, eta bigarren fasean gizonezkoen antzera lehiatuko dira.
Honakoak dira joan den asteburuko emaitzak:
3. maila:
- Etxabe-Cabaleiro / Urruzola- Hernandez 25-0
- Iraola-Gonzalez /Aizpurua-Leunda 25-15
- Maneiro-Bengoetxea / Perez-Perez 10-25
2. maila:
- Loidi-Lopez de Muniain / Egiburu-Irizar 25-15
1. maila:
- Elejalde-San Migel / Salaberria-Luluaga 25-19
- Arregi-Huegun / Iriarte-Garbisu 25-19
- Aizpuru-Epelde / Urdangarin-Zubiarrain 25-20