Maiatzaren 4an izango da aurtengo Bertso Derbia
Martzelina Bertsozale Elkarteak antolatuta, Real Sociedad - Athletic Club Bertso Derbia 12:00etan izango da, Landetxen.

Martzelina Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, Real Sociedad – Athletic Club Bertso Derbia maiatzaren 4an izango da, 12:00etan, Landetxe Kultur Aretoan.
Saioan Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña, Igor Elortza, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin ariko dira kantuan. Gai jartzaile lanetan, berriz, Karlos Aizpurua ariko da.
Gonbidapenak aldez aurretik hartu behar dira, hemen.