Arkiruneko hiru partida bihar, Lezon
Koldobike Gezala Udal Pilotalekuak Arkiruneko pilotarien hiru partida jasoko ditu bihar, 11:00etatik aurrera.

Koldobike Gezala Udal Pilotalekuak Arkiruneko pilotarien hiru partida jasoko ditu bihar (larunbata), 11:00etatik aurrera. Haur Mailako Binakako Udaberri Txapelketan, Arkiruneko Aldaba eta Osak Intxurre taldeko Azpilikueta eta Telleriaren aurka jokatuko dute. Beste bi partidak Gipuzkoako Lau T’erdiko Txapelketakoak izango dira. Kadete Mailan, Zabala etxeko pilotaria Arrasateko Etxaberen kontra arituko da. Gazte Mailan, aldiz, Arkiruneko Martinez nor baino nor arituko da Behar Zana taldeko Izagirreren aurka. Sarrera doakoa da.