
Gaurtik –hilak 25– maiatzaren 1era hainbat partida jokatuko dituzte Oiartzun KE-k eta Oiarpek.

Jarduketak maiatzean hasiko dira, eta horien helburua da Trintxerpeko gunearen izaera naturala eta irekia berreskuratzea eta 60 herri baratze publiko inguru sortzea.

Pasaiako Oinarrizko Lanbide Heziketak bi ziklo ditu: Sukaldaritza eta Jatetxe-arloa eta Etxebizitzaren Mantentze-Lanak. Aurrematrikulazioak, maiatzaren 5etik 23ra bitartean zabalik.

Sagardo Egunari eta herrigintzari egiten dioten ekarpena aitortu diete jaiaren antolatzaileek Gurenda Erkizia eta Angel Utxari. Hunkituta jaso dute aitortza.

Gaur da San Marko Eguna, opila oparitu, jaso eta familian zein lagunartean gozatzeko eguna. Egun honen bueltan sortzen denari erreparatu dio HITZAk.

Oreretako Sagardo Egunaren 37. ekitaldia herrigintzatik sortutako festa handia izango da beste behin. Elkartzeko eta topa egiteko eguna da, errespetua oinarri gozatzekoa.

Natalia Rodriguezek Caukako emakumeen borrokaren inguruko azalpenak eta testigantzak emango ditu hilaren 30ean Trintxerpeko Alkateordetzan, 17:00etatik aurrera.

Koldobike Gezala Udal Pilotalekuak Arkiruneko pilotarien hiru partida jasoko ditu bihar, 11:00etatik aurrera.

Gaur –hilak 25– izango da kontzertua, 18:00etan. Gainera, 18:00etatik 19:00etara edariak doan izango direla jakinarazi dute.

Miren Tabernak, Orgasmo sortzaileek eta Oiartzungo Udalak antolatuta, 20:32an izango da gaurko –hilak 25– emanaldia.

Hainbat bisita gidatu antolatu dituzte maiatzerako Fanderiako Errotan. Pirinioetako Burdinaren Bidearen Egunarekin hasiko dute hilabetea, eta Gipuzkoako Erroten Egunarekin bukatu.