Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
HirigintzaIngurumena

Azkuene Goian herri baratze publikoak sortuko ditu udalak

Jarduketak maiatzean hasiko dira, eta horien helburua da Trintxerpeko gunearen izaera naturala eta irekia berreskuratzea eta 60 herri baratze publiko inguru sortzea.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/04/25

Maiatzean Trintxerpeko Azkuene Goia parkearen ekialdeko gunea biziberritzeko lanak hasiko ditu Pasaiako Udalak. Jarduketa horien helburua da gune horren izaera naturala eta irekia berreskuratzea eta 60 herri baratze publiko inguru sortzea. Maiatzean abiatuko diren lanak 2018an onartutako Azkuene Goia eremuko urbanizazio proiektuaren barruan daude kokatuta.

Trintxerpen garatuko den egitasmoa herritar guztiei dago zuzenduta, autokontsumorako baratze ekologikoak sortu ahal izateko. Honela definitu du proiektua Iraitz Pazos Hirigintza eta Ingurumenerako eta Zerbitzuetako zinegotziak eta Trintxerpeko alkateordeak: “Baratze publikoen sorrera ez da soilik aisialdirako aukera bat; elikadura burujabetzaren aldeko urrats praktikoa da, eta aldi berean, ingurumen naturalarekiko errespetua, komunitatearen kohesioa eta bizikidetza sustatzen ditu”.

Eta jarraitu du, gunearen helburuak azalduz: “Azken urteetan degradatu den eremu bat berreskuratzea, aisialdirako eta nekazaritza jasangarrirako espazio berriak eskaintzea, bide sare irisgarri eta konektatu bat eratzea, eta landaredi autoktonoa eta natur balioa indartzea”.

Azkuene Goiako Baratze Parkearen eremu osoak 39.500 metro koadro inguruko hedadura du, eta proiektua faseka gauzatuko dela jakinarazi du udalak. Maiatzean ‘Ekialdeko baratze eremua’ deritzon eremuan hasiko dira lanean. Gune horrek 10.000 metro koadro inguruko hedadura du, eta garbiketak, lur mugimenduak, baratzeko egiturak, instalakuntza sareak eta birlandaketak egingo dira. Lan horiek 121.500 euroko aurrekontuarekin gauzatuko dira, eta urrian bukatzea aurreikusi du udalak.

Azkuene Goiako obrak

Azkuene Goiako Baratze Parkerako aurreikusitako lanek milioi bat euro inguruko aurrekontua izango dute guztira, fase guztiak kontuan hartuta. Lanen artean, honakoak gauzatuko dituzte Trintxerpeko eremuan:

  • Baratze publikoak: Bi baratze gune aurreikusi ditu udalak, 60 baratze ingururekin. Gune bakoitzak erabiltzaileentzako etxolak, aldatzeko takila komunitarioak, simaurra pilatzeko konpostatze guneak, ur hargune kolektiboak eta atsedenguneak izango ditu.
  • Ibilbide eta sarbideen egitura: Egun dauden ibilbideak egituratu eta horien arteko konexioa hobetuko da. Ibilbide nagusi bat Larrebidetik hasiko da, eta hiru sarbide nagusi izango ditu, panel informatiboekin: Larrebide, Mendiola eta Azkuene Goia.
  • Aisialdi aktiborako ingurunea: Haurrentzako elementu naturalekin osatutako jolas gune bat eta adinekoentzako espazioak sortuko dira, baita paseorako bide berriak ere.
  • Landaredia indartzea: Ingurunearen balio naturala indartuko da, egun dauden hainbat espezie ale babestuz eta eremuko landaredia indartuz.
  • Ur edangarriaren instalakuntza: Baratzeak hornitzeko ur puntuak eta edateko uraren sare bat sortuko dira, hiru iturri eta bederatzi punturekin.

Baratzen esleipen prozesua obrak bukatu ondoren erabakiko da, eta udalak prestakuntza eta informazio saioak eskainiko dizkie interesdunei. “Proiektu hau Azkuene Goia eremua biziberritzeko eta herritar guztiei irekitzeko urrats garrantzitsua izango da. Herritarrekin elkarlanean jardutea aurreikusten dugu, belaunaldi arteko harremanak sustatuz eta elikadura osasuntsu eta jasangarriaren balioak sendotuz. Udalak proiektu honi ikuspegi integrala emango dio, aisialdi edo kontsumo soilaren ikuspegitik harago, komunitatea, zaintza eta autogestioa ardatz dituen bizipen gisa”, adierazi du Pazosek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.