Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaUdala

Gazteei begirako aukera berri bat Pasaian

Pasaiako Oinarrizko Lanbide Heziketak bi ziklo ditu: Sukaldaritza eta Jatetxe-arloa eta Etxebizitzaren Mantentze-Lanak. Aurrematrikulazioak, maiatzaren 5etik 23ra bitartean zabalik.

Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2025/04/25

Pasaiak Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutu publikoa du Trintxerpeko Bidasoa kaleko 1-3 atarietan. Zentroak 35 urte daramatza funtzionamenduan, eta udal institutua izanik, Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Sailean dago txertatuta. Pasaiako zentroa Lanbide Heziketaren barruan dago, baina beste zentro batzuekin alderatuta, berezitasun nagusiena da udalaren menpe dagoela. Pasaiako zentroak aurrera egin ahal izateko hitzarmen bat dute sinatuta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Pasaiako Udalak. Lanbide Heziketa hiru ziklotan dago banatuta: Oinarrizkoa, Erdi-Mailakoa eta Goi-Mailakoa. Pasaiako gunea Oinarrizkoan dago kokatuta. Egun, Nieves Alegria da zentroko zuzendaria.

Pasaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek bi titulu lortzen dituztela jakinarazi du Alegriak: egiten dituzten ikasketena eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoa (DBH). Izan ere, DBHko graduatu titulua ez izatea da zentroan sartzeko baldintzetako bat. Horrez gain, Pasaiako ikasketak 15 eta 17 urte bitarteko gazteei begirakoak dira bereziki, haiek dute lehentasuna. 18 urtetik gorako pertsonak, aldiz, plaza libreak baldin badaude sartu ahal izango dira soilik ikasketak egitera.

Guneak bi ziklo eskaintzen ditu: Sukaldaritza eta Jatetxe-arloa, eta Etxebizitzaren Mantentze-Lanak. Bigarren ziklo horren barruan Iturgintzako eta Beroako espezializazioak dituzte. Ziklo horiek bi urtekoak dira, eta nabarmentzekoa da ikasle guztiek praktikak egiten dituztela enpresetan, lan mundua ezagutzen hasteko. Talde bakoitza 15 ikaslekoa da gehienez. Bi urteko zikloa bukatu ondoren, ikasleek bi aukera dituztela nabarmendu du Alegriak: lan merkatuan txertatu edo ikasten jarraitu, lehenengo Erdi-Mailako heziketa zikloan, eta, ondoren, Goi-Mailakoan.

Zentroko arduradunak buru-belarri ari dira jada 2025-2026 ikasturtea prestatzen, eta Aste Santutik aurrera aurrematrikulazio kanpaina hasiko dutela azaldu dute. Kanpaina hori maiatzaren 5etik 23ra bitartean izango da. Horrez gain, gurasoei eta gazteei gonbita luzatu diete zentroa ikustera eta Pasaian eskaintzen dutena ezagutzera. Zentro publikoa izanik, ikasketak doakoak dira.

Alderdi pertsonala garatzen
Hezkuntzaren arloan eta ikasketetan murgiltzeaz gain, zentroaren filosofia eta egitekoa harago doa. Alegriak adierazi du Pasaiako zentroa udaleko Gizarte Ekintza Sailaren barrukoa dela. Hori dela eta, garatzen duten formakuntza estiloak «berezitasun» nabarmen bat duela baietsi du zentroaren zuzendariak, ikasteaz gain, «nerabeak osotasunean» hartzen baitituzte kontuan. Alegriak zehaztu du gazte horiekin arlo pertsonalaren lanketa egitea ezinbestekoa dela, haiek ulertuz, haiek nola dauden jakinda. «Guk gazteak ikasteko eta lanerako prestatuko ditugu, baina ez badaude ondo ez dute ikasiko. Haiek nola dauden jakitea garrantzitsua da», esan du Alegriak. Ikasleekin alderdi pertsonala garatzeaz gain, gazteei erraztasunak ematea da zentroaren helburua, hezkuntzan, lan munduan eta gizartean txertatu ahal izateko.

Pasaiako zentroko ateak gurutzatzen dituzten ikasleak ohiko hezkuntza sisteman DBHko ikasketak osatu gabe datoz; horregatik ateratzen dute titulu hori bi urteko ikasketak osatzean. Ikasle horiek, sarritan, «porrotak» pilatzetik datozela adierazi du Alegriak; hori dela eta, «aukera berri bat» eskaintzen diete ikasle gazte horiei. «Guk aukera berri bat eskaintzen diegu gazte horiei, eta aukera hori garrantzitsua da haientzat. Aukera hori, gainera, polita da», nabarmendu du zentroko zuzendariak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.