Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak
ORERETAKO SAGARDO EGUNA 2025

Pertsonen batura eta ospakizuna, Sagardo Egunean

Oreretako Sagardo Egunaren 37. ekitaldia herrigintzatik sortutako festa handia izango da beste behin. Elkartzeko eta topa egiteko eguna da, errespetua oinarri gozatzekoa.

Hilaren 12an aurkeztu zuten antolatzaileek biharko eguna. Urko Etxebeste
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2025/04/25

Biharkoa (larunbata) Errenteria-Oreretako eta eskualdeko, zein bertatik kanpoko herritarren agendan gorriz markatutako eguna da. “Zin egiten dizuegu usadioak batuko gaituela beste behin”. Aurreko esaldia Oreretako Sagardo Egunaren antolatzaileek esandakoa da, Oreretako XXXVII. Sagardo Egunaren aurkezpenean, hilaren 12an Foru Plazan egindako agerraldian. Biharkoa da batzeko egun hori. “Naturatik gatoz eta natura maite dugu. Iritsi da apirila. Horrekin batera, herriko ohiturari jarraituz, batu gara natura, lurra, fruitua, uzta, elkarlana, herrigintza, ospakizuna, ardurak, hitzartutakoak eta horiek guztiak aurkeztera”.

Herrigintzak herriarentzat sortua baita sagardoaren 37. festa. Herrigintza, ardura eta hitzartutakoak hitzak ez zituzten axolagabe erabili antolatzaileek euren hitz tartean. Festa handia ezaugarritzeko hiru hitz horiek (gutxienez) betetzen dituzten herritarrei aitortza egiten baitiete urtero: aurten, Oreretako Sagardo Eguna existitzea, handitzea, zabaltzea, herritarren festa izatea ahalbidetu duten Gurenda Erkiziari eta Angel Utxari egin zieten aurkezpenean aitortza. Biharko festan, euren festan, protagonista izango dira. Sagardo Eguna izan den bakoitzean bezala. “Zuek gabe ez litzateke jai herrikoi maitagarririk izango”, esan zieten antolatzaileek bi oreretarrei. Aurkezpenaren ondoren Arramendiko Oreretako Sagardo Egunaren zuhaiztira joan ziren denak, han sagarrondoak landatzera. “Jasoko dugu hurrengo batean sagasti eder horren uzta bikaina”.

Ez pentsa bi omenduak harrotasunez ibiliko direnik biharko goiz eta arratsalderako antolatu diren ekitaldi eta jarduera guztietan, edo herriko kaleak txiki geratuko zaizkienik omenduak izateagatik. Beste askoren artetik bat gehiago izango dira berriz ere, lanean izango direlako, ohikoa duten bezala, inurriak bezala herriari ekarpena egiten.

Goizez eta arratsaldez
Goiz eta arratsaldeko festa izango da beste behin. Idiek garraiatuko dute goizean sagardo kupel handia herritik zehar, eta Foru Plazan zain izango dira herritarrak lehen txotxa egiteko prest, 12:00etan. Eguerdiko giroa goxoa izaten da, herrikoa. Arratsaldean, berriz, Gamon Zumardiko txotx erraldoia (18:00) Euskal Herriko sagardogile esanguratsuenen emaitzekin. Botila berdeen postuen ondoan talogileak, Eusko Labelen txahal erretzea eta horren banaketa, kale animazioa, zalaparta, txalaparta, trikitilariak, dultzaineroak, dantzariak, txistulariak… Nola ez, edalontzia erostearekin batera, leporako zapia, pintxoa jateko tiketa, eta Donostia sagardotegian bazkaldu ahal izateko zozketaren txartela jasoko dute sagardozaleek, bi aukera dituztelarik eskura.

Eguneko edalontzia erosi eta pintxo bat jan nahi dutenek 8 euroko prezioa duen tiketa ordaindu beharko dute; edalontzia, pintxoa eta Oreretako Sagardo Egunaren zapia eskuratu nahi dituztenek, berriz, 12 euroko txartela erosi beharko dute.

Gainera, eguna antolatzeko beharrezko dituzten laguntzaile guztien zerrenda banan-banan irakurri zuten duela bi aste egindako agerraldian, bertan herriko komertzio, denda, taberna eta udala daudelarik. Eskerrik beroena eman zieten. Izan ere, norbanakoen laguntza ezinbestekoa bada, horien guztien ekarpena berebizikoa da hain festa erraldoia osatzeko.

“Ohiturak deituko gaitu etxekoekin, ingurukoekin, edo lagunekin une goxoak partekatzera. Tradizioak gailenduko gaitu eta umorez, goxotasunez, indarrez helduko diogu txotx egiteari”, nabarmendu zuten antolatzaileek Oreretako XXXVII. Sagardo Eguna aurkeztu zutenean.

Balioz betetako eguna
Oreretako Sagardo Eguna ez da sagarraren zukuari oles egiteko festa bakarrik. Baditu balioak. Horiek gogorarazi zituzten aurkezpenean antolatzaileek. Izan ere, sagardogintzarena eta horren dastaketarena herriko eta euskal ohitura izanik ere, jendea euskaldun zerk egiten duen galdetu zuten, ozen. Baita erantzuna eman ere: “Hizkuntzak, euskarak”. Egunaren hizkuntza euskara da. Izaera berezia duen egunean euskara ezinbesteko osagaia dela aldarrikatu zuten. Txotx egitea usadioa bada, euskara eta sagardo tragoxka ezinbesteko aliatu baitira.

Antolakuntza irmo azaldu zen esateko festa bitartean ez dela inolako eraso sexistarik onartuko. Errespetuzko jarrerak izan ditzatela eskatu zieten herrikoei nahiz herrira etorriko direnei, bai lanean ari direnekiko, bai eta beste guztiekiko ere. 

Gainera, genozidio ankerra jasaten ari den Palestinako herria ere izan zuten gogoan. Gozatzeko aukera bai, baina sufrimenduan direnak ere presente izateko eguna dela azaldu zuten festaren bultzatzaileek. Herrigintzatik ere hemengo eta hango gatazkei aurre egiteko aukera dagoela uste baitute.

Egitaraua

Jakin beharrekoak

• Goizez. Foru Plazako goizeko txotxaren aurretik (12:00), idiek garraiatuko dute kupela haraino herritik zehar.

• Arratsaldez. 18:00etan hasiko da Gamon Zumardiko txotx erraldoia.

• Salgaiak. Edalontziaren eta pintxoaren tiketak 8 euroko prezioa du; edalontzia, pintxoa, eta zapia eskuratu nahi dituztenek, berriz, 12 euro ordaindu behar dituzte.

• Sagardotegiak. Goizean hamabi postu jarriko dira Foru Plazan, eta arratsaldean beste 28 Zumardian.

• Animazioa. Goizez eta arratsaldez dultzaineroak, trikitilariak, txistulariak, dantzariak, txalapartariak, bertsolariak eta bestelakoak herriko kaleetatik.

• Zer jan. Edalontziak erostearekin batera emango diren pintxorako tiketez gain, taloak zein txahal errea jateko aukera izanen da.

Erlazionatutako edukiaSagardo Eguna aurkeztu dute: “Zin egiten dizuegu usadioak batuko gaituela beste behin”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.