Kolonbiako Caucako emakumeak, hizpide Trintxerpen
Natalia Rodriguezek Caukako emakumeen borrokaren inguruko azalpenak eta testigantzak emango ditu hilaren 30ean Trintxerpeko Alkateordetzan, 17:00etatik aurrera.

Emakume pasaitarren eta kultura arteko elkarrizketen egitasmoaren baitan, Kolonbiako Caukako emakumeak izango dituzte hizpide hilaren 30ean (asteazkena) Trintxerpeko Alkateordetzan, 17:00etatik 19:00etara. Caukako emakume nekazariak eta duintasunaren aldeko borroka izenpean, Natalia Rodriguezek emango ditu Caukako emakumeen borrokaren inguruko azalpenak eta testigantzak. Sarrera librea eta doakoa da, aretoko edukiera bete arte.