Asteazkenean egingo dute apirileko ohiko udalbatzarra
Udalak jakitera eman duenez, hileta eta omenaldi zibilen ordenantza berriari hasierako onarpena ematea aurreikusi dute.

Oiartzungo Udalak jakitera eman duenez, etzi –asteazkena, hilak 30– egingo dute apirileko ohiko udalbatzarra, eta, jakinarazi dutenez, hileta eta omenaldi zibilen ordenantza berriari hasierako onarpena ematea aurreikusi dute.
Alabaina, hona gai zerrenda osoa:
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- Larraburu bidea 2, Ezkontzegi baserriko 2024/02 epeko ura-estolderiaren ordainagiriaren berrikuspena.
- Hileta edo omenaldi zibilak arautzeko ordenantza. Hasierako onarpena.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskariak eta galderak.
Batzarra 18:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.