Eider Rodriguez eta Anari, Zai, Zoi, Ele!-ko hurrengo protagonistak
Maiatzaren 11n izango da egitasmoaren hurrengo emanaldia, Landetxen, 19:00etan. Sarrerak eros daitezke dagoeneko.

1545 argitaletxeak eta Kantagiltzak antolatuta, maiatzaren 11n egingo dute Zai, Zoi, Ele! egitasmoaren hurrengo saioa, eta Eider Rodriguez eta Anari izango dira oraingo gonbidatuak. Musikariek testuak, elkarrizketak eta kantuak landuko dituzte hitzorduan.
‘Boston’ gisara izendatu dute emanaldia, eta honela laburtu dute saioa: Inoiz izan ez zaren lekuetan inoiz ezagutuko ez duzun jendea bizi da, baina ezagutzen dituzu beraien kantuak, liburuak eta pelikulak. Fikzio konpartituen errealitate mendebaldar bat.
19:00etan izango da saioa, Landetxen, eta sarrerak eros daitezke dagoeneko.