Zortzi talde igoko dira oholtzara aurtengo OiartzuaRock jaialdian
Larunbatean –maiatzak 3– izango da jaialdia, eta Alargun Beltzak taldeak irekiko du egitaraua, 12:00etan. Bazkaria ere izango da.

Beste urtebetez, jakinarazi dute noiz izango den aurtengo OiartzuaRock jaialdia: larunbatean, maiatzak 3, hain zuzen ere. Ohi moduan, herriko plazan egingo dute emanaldi sorta, eta orotara zortzi taldek emango dute kontzertua.
12:00etan emango du lehen kontzertua Alargun Beltzak taldeak, eta bazkariarekin jarraituko dute gero. Txartelak Kastro Berri tabernan daude salgai, hamar euroan.
- 12:00. Alargun Beltzak.
- 14:00. Bazkaria.
- 16:30. Lohizune eta Izaro.
- 17:30. Hecetu Welo.
- 18:30. Peppermint Sextet.
- 19:30. Northecko.
- 20:30. Gorroto Bala.
- 21:30. Oiartzungo Panterak.
- 22:00. Kloakass Sessions.