Aldaketak HAZ bulegoetan, zubiagatik
Maiatzeko zubia dela eta, Pasaiako HAZeko bulegoek ordutegi aldaketak izango dituzte maiatzaren 1ean eta 2an.

Maiatzeko zubia dela eta, Pasaiako Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoek ordutegi aldaketak izango dituzte. Trintxerpeko eta Antxoko bulegoak itxita egongo dira maiatzaren 1ean eta 2an. Donibaneko gunea, aldiz, maiatzaren 1ean itxita egongo da, baina irekita maiatzaren 2an, 09:00etatik 14:00etara. Harremanetarako 943 34 40 34 telefonoa ahalbidetu du Pasaiako Udalak.