
Plaza eskaera egiteko epea zabalduko du Herri Arte Eskolak maiatzaren 1etik 10era bitartean. Behin plaza esleituta, matrikula egin beharko da.

Aurten Lezoko Murixka, Beasaingo Aurtzaka, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola, Tolosako Udaberri, Zumaiako Musika Eskola taldeetako dantzariek, eta Zubietako joaldunek hartuko dute parte Errenteria-Oreretako Herri Arte Eskolako dantzariekin batera.

Maiatzeko zubia dela eta, Pasaiako HAZeko bulegoek ordutegi aldaketak izango dituzte maiatzaren 1ean eta 2an.