Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Askotariko arteak bizitzeko aukera esku-eskura

Plaza eskaera egiteko epea zabalduko du Herri Arte Eskolak maiatzaren 1etik 10era bitartean. Behin plaza esleituta, matrikula egin beharko da.

Ralla, Pikabea eta Zorzano gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/04/29

Datorren ikasturterako plaza eskaera egiteko epea zabalduko du Herri Arte Eskolak maiatzaren 1etik 10era. Hori horrela, bost diziplina eta horien barruko 50etik gora ikasgai izango dituzte eskura 8 urtetik gorako herritarrek. Antzerkia, Arte Plastikoa-Ikusizkoak, Dantza, Hitza eta Musika dira bost diziplina horiek. Gaur aurkeztu dute plaza eskaeraren epe irekiera Aitor Zorzano Herri Arte Eskolako presidenteak, Beñat Ralla koordinatzaile pedagogikoak eta Leire Pikabea ikasketa buruak.

Azpimarratu dute, maiatzaren 1etik 10erakoa plaza eskaera dela, eta hortaz, behin plaza esleituta matrikula egin beharko dutela plaza eskatzaileek. Matrikula onarpen hori, ekainaren 1etik aurrera egin behar da. Mugarik gabeko bidea, hori da Herri Arte Eskolak ikasturte berrian erabiliko duen leloa Zorzanok jakinarazi duenez, eta nabarmen jarri du adin ezberdinetako herritarrek arte diziplina ezberdinak probatu, ikusi, ikasi eta garatzeko aukera izatea nahi dutela.

Informazio guztia Herri Arte Eskolaren web orrian kontsulta daiteke. Azken horri ere egin dio erreferentzia Zorzanok, “berritu egin dugu eta askoz ere argiagoa da orain. Plaza eskaera web orriaren bidez egin behar da”.

Herri Arte Eskolaren ibilbideari egin dio aipamena Rallak. Izan ere, 2025-2026a bosgarren ikasturtea izango da Herri Arte Eskola gisa, “izen eta izan berri honekin duela bost urte hasitako bidea pixkanaka kontsolidatzen ari da zabaldu diren diziplina berrietan eta ondorioz, bost diziplinatan bidea urratzeko aukera dago”. Bost diziplinen barruko 50 ikastaroetatik aparte, Hastapen Artistiko Multidiziplinarra ere eskaintzen duela eskolak esan du Rallak, “4 eta 7 urte arteko haurrei artean murgildu eta diziplina eta aukera aniztasuna bereganatu eta lehen pausoak ematea  ahalbidetzen die”. Koordinatzaile pedagogikoak azaldu du lehen bi urteetan musika eta gorputz adierazpena lantzen dutela eta ondoko bi urteetan ahotsa-antzerkia eta arte plastiko-ikusizkoak, “astero diziplinarteko murgiltze aberats bat egiten dute. Gainera, gorputz adierazpenean gerora ikasgai dauden dantza diziplina guztiak probarazten dira”.

Berrikuntza baten berri ere eman du: Hastapen Artistiko Multidiziplinarra helduentzat ere zabalduko dute ikasturte berrian lehen aldiz, “horrela, arte diziplina ezberdinekin lehen kontaktua izan nahi duten helduek saio labur baino dinamikoetan arte diziplina ezberdinak deskubritu eta horien oinarria landuko dute”. Osagai garrantzitsua izango dela gaineratu du berrikuntza aldetik. Gainera 4-7 urteko ikasleen gurasoentzat biribila litzatekeela ere esan du, ordutegi berean egingo baitute.

Ikasturte berrian eskaintza “kontsolidatu” egingo da haren hitzetan.

Ate irekien saioak

Herri Arte Eskola eta bertan ari diren irakasleak bertatik bertara ezagutzeko aukera emango dute ate irekien jardunaldien bidez. Maiatzaren 5etik 9ra izango dira horiek eta parte hartu ahal izateko izena eman behar da aurretik web orriaren bidez. Ordutegiak ere bertan kontsultatu ahalko dira (klik hemen). Posta elektroniko bat ere jarri dute eskura zalantzak argitzeko (Klik hemen)

Matrikula tasez ere hitz egin du Zorzanok agerraldi bukaeran, eta gogorarazi du progresibitatea ezarriko dela horietan, “norberaren gaitasun ekonomikoaren arabera”. Horretarako eskaera egin beharko da matrikula proposamena behin onartuta, uztailaren 7ra arteko epea izango da horretarako.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.