Txikienek, handi egingo dute euskal dantza ostegunean
Aurten Lezoko Murixka, Beasaingo Aurtzaka, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola, Tolosako Udaberri, Zumaiako Musika Eskola taldeetako dantzariek, eta Zubietako joaldunek hartuko dute parte Errenteria-Oreretako Herri Arte Eskolako dantzariekin batera.

Hitzordu garrantzitsua ostegun honetakoa. Hutsik egin gabe, maiatzaren 1arekin batera helduko da Errenteria-Oreretako Dantzari Txiki Eguna Ereintza Dantza taldearen eskutik. Aurten Lezoko Murixka, Beasaingo Aurtzaka, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola, Tolosako Udaberri, Zumaiako Musika Eskola taldeetako dantzariek, eta Zubietako joaldunek hartuko dute parte Errenteria-Oreretako Herri Arte Eskolako dantzariekin batera.
Egun osoko festa izango da. Koldo Mitxelena plazan hasiko dute 11:30ean, eta bertatik abiatuta herriko kaleetan barrena desfilea egingo dute elkartzen diren dantzari guztiek, 13:30ean Zumardian emanaldi bateratua eginda bukatzeko goiz parteko ekitaldiak.
Arratsaldez ere izango da zer ikusi eta entzun. Trikitilariekin batera hasiko da dantzaldia 16:15ean Zumardian eta 16:30ean Modestok hartuko du lekukoa. Euria egingo balu herriko aterpeetan dantzatuko dute, eta arratsaldeko saioa Gaztaño auzoko erabilera anitzeko espazioan egingo dute.
Ereintza Dantza Taldeak eskerrak eman dizkie etorriko diren dantzari horiei guztientzako bazkaria antolatzen ariko diren herrikoe lkarte gastronomikoei: Gautxori, Txepetxa, Alkartasuna, Amulleta, Txintxarri, Landare, Hibaika eta Gure Toki. eskerrak ere antolatzaileek, egunean bertan dena ondo atera dadin laguntzen ariko diren boluntarioei; Super amra eta Sein izarrak babesleei eta Errenteriako Udalari ere eskertu diete laguntza.
Parte hartzera deitu dute azkenik, “egun polita izango da eta bertaratzera animatu nahi dugu jendea”.