ABB Niessen-eko langileen argazki erakusketa, Agustinak Zentroan
Tradizioa terminoa izan da argazkien abiapuntua, eta munduko zenbait ohitura erakutsi eta balioetsi nahi izan dituzte erakusketan.

Aukerak sortzen proiektua 2019an jarri zuten martxan, eta “mundu arduratsuago baterako aukerak sortzea” du helburu. Gizartean eragin positiboa izatea lortu nahi dute; hortaz, “pertsona gisa dugun gizarte erantzukizuna sustatzea” du helburu.
Egitasmo horren baitan, ABB Niessen enpresako langileek argazki erakusketa egin dute, eta maiatzaren 5etik 30era arte egongo da ikusgai Agustinak Zentroan. Erakusketa horren gaia ‘tradizioak’ da, eta argazkiekin munduko zenbait ohitura erakutsi eta balioetsi nahi izan dituzte; ha nola, arrantza, itsasoa, eguzki loreak, joaldunak, joskintza eta antzinako zaporeak.
Agustinak Zentroko erakusketarako euskarri gisa kromosoma tailerreko egurrezko eguzki zuhaitzak erabili dituzte. Alberto Monroy eta Eva Diaz de Isla artisauek egin dituzte horiek.