Maiatzaren 5a, gazteen film labur lehiaketan parte hartzeko azken eguna
18 eta 35 urte arteko gazteei begirako txapelketa da, eta lanak euskaraz edota mutua izan behar du. Gehienez 25 minutuko lana izango da.

Oiartzungo Gazte Sortzaileek III. Metraiak Film Labur Lehiaketa antolatu dute, eta txapelketan parte hartzeko epea maiatzaren 5ean amaituko da.
18 eta 35 urte arteko gazteei zuzendutako ekintza da, eta euskaraz edota mutua izan behar du lanak; baita 2024-25 urteetan ekoitzia ere. Gehienez 25 minutuko pieza izan beharko da, eta gaia librea da.
Alabaina, jakinarazi dute maiatzaren 19an emango dutela proiektatzeko aukeratu dituzten film laburren berri.
Irabazleak 1.000 euroko sariaz gain, Oiartzungo sortzaile batek egindako eskulturatxo oroigarria ere eskuratuko du.
Maiatzaren 5a izango da film laburrak bidaltzeko azken eguna, eta antolatzaileek parte hartzera animatu dituzte herritarrak.
Lehiaketan parte hartzeko film laburra MP4 formatuan bidali beharko da helbide elektroniko honetara, eta bertan informazio fitxa (sinopsia, talde artistikoa eta proiektuaren berezitasuna) eta grabaketaren ekoizpen datak zehaztu behar dira.