
Hirurehun dantzari bildu dira Dantzari Txiki Egunaren bueltara gaur. Euskal dantzaz eta doinuz girotu dituzte kaleak goizetik eguerdira Gipuzkoako hainbat herritatik heldutako dantzariek, eta Zubietako joaldun gazteek.

Gaur jokatu da Gipuzkoako Trainerilla Ligako lehen estropada badian. Zazpi kategorietatik, lautan pasaitarren garaipenak.

Aurrerakinaren informazio eta azalpen erakusketa barruti guztietara eramango du udalak. Herritarrek zuzenean ezagutu ahalko dute plana, parte hartze saioen bidez.

Bihar hasiko da hondakinak biltzeko tasa kobratzeko epea. Biohondakina bereizten aktiboki laguntzen duten pertsonei %27 murriztuko die udalak tasa.

Duintasuna Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak antolatuta, Reina aretoan izango da 18:30ean.