'Arnasberritzen' hausnarketa aurkeztuko du Oreretako Sortuk
Hilaren 7an, 19:00etan, Landare herriko tabernan aurkeztuko du Oreretako Sortuk 'Arnasberritzen. Euskalgintzaren erronkak, ezkerretik eta independentismotik' gogoeta. Ideien faktoria hitzaldi zikloaren baitan antolatu dute.
'Euskal Matxinada. Genealogiak eta egungo eztabaidak' liburuaren aurkezpena, Ideien faktoria hitzaldi zikloaren baitan. Argazkia: Oreretako Sorturen X Euskaraldia hurbiltzen ari dela baliatuz, euskalgintzari buruz arituko da Oreretako Sortu. Horretarako, Xabi Iraola Sortuko herrigintza arduradunak Arnasberritzen. Euskalgintzaren erronkak, ezkerretik eta independentismotik hausnarketa aurkeztuko du.
Hilaren 7an, Landare herriko tabernan izango da solasaldia, 19:00etan.
Ideien faktoria hitzaldi zikloa
Hainbat gai lantzeko apirilean abiatu eta ekainean bukatuko den hitzaldi zikloa antolatu du Oreretako Sortuk. Apirilaren 2an Andoni Olariaga Iratzar Fundazioko kidearekin hasi zuten zikloa, Euskal Matxinada. Genealogiak eta egungo eztabaidak liburua aurkeztuz.
Hilaren 7ko hitzaldiaren ostean, ekainaren 4an itxiko dute hitzaldi zikloa. Elena Beloki Sortuko nazioarteko arduradunak Norantz doa mundua? hitzaldia emango du.
