
Markel Galdos Cardeñosoren oroimenez egin zuten ibilaldia pasa den astean. 90 bizilagunek hartu zuten parte joan etorrian.

Euskaraldiari ekarpena egiteko sortu du Hibaika Arraun Elkarteak hiztegia. Elkartearen egunerokoa euskalduntzeko lehen urratsa besterik ez da hiztegia, eta bide horretan, hilaren 15etik 25era Euskaraldian parte hartzera deitu dute.

Irun eta Lapurdi arteko muga ikusezina, migrazio politikek egiten dute ikusgai. Thriller eta drama generoak uztartuz, Asier Urbietak Bidasoa ibaia ardatz duen lehen film luzea sortu du.

40 urte dira Antxon 'Breaker' fanzine heavya sortu zutenetik. Hori oroitzeko ekitaldi sorta antolatu dute hilaren 8tik 10era.

Bihar egingo dute OiartzuaRock-en zazpigarren ekitaldia, eguerdiko hamabietan hasita. Zortzi kontzertu izango dira Kontzejupean egunean zehar, baita bazkaria ere.

Epaile batek erabaki du ez dela derrigorrezkoa izango Eskola Kirolean aritzea klub bateko kirol eskolan egoteko. Horren aurrean, Eskola Kirolaren eredua aldarrikatu du Angiozarrek.

Euskal dantzaren bueltan sare sendoa josi dute Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Adina ez dela muga esan dute zaintzaz eta konplizitatez eraiki duten espaziotik.

Orotara, hamalau ekintza antolatu ditu topalekuak maiatzerako. Gaur –hilak 2– Dixit mahai jokoan jolastuko dira haurrak.

Bihar Gamon Zumardian izango da lore eta landareen azoka, 10:00etatik 14:30era. "Baserriko produktuen salmenta bide hauek sustatzea" eta "promozio eta erakusketa gune" izateko helburua dute.

Hilaren 17an izango da Hodeiertz abesbatzaren kontzertua; EASOrena, haatik, hilaren 23an. Sarrera doan da bi kasuetan.

Areto futboleko euskal ligan dago Oiartzun K.E., eta txapeldun izateko lehen aukera dauka igande honetan. Taldea animatzeko autobusa antolatu dute.

Hilaren 7an, 19:00etan, Landare herriko tabernan aurkeztuko du Oreretako Sortuk 'Arnasberritzen. Euskalgintzaren erronkak, ezkerretik eta independentismotik' gogoeta. Ideien faktoria hitzaldi zikloaren baitan antolatu dute.

'Conversión de la industria militar en Euskal Herria' liburuaren aurkezpena antolatu du Oarso Taldeak. Hilaren 8an, 19:00etan, Mikelazulon jarri dute hitzordua.

Ahobizi eta belarriprest rolen artean bakoitzak zein aukeratu duen adierazten duen txapak astelehenean banatuko dituzte.

Nazioarteko VI. ekintza da aurtengoa, eta Nepaletik Saharara egingo dute. Hilaren 10ean Santiago Zubira joateko deia egin du Feministen Asanbladak.

Allerruren partidak izango dira batez ere asteburuan, eskubaloiko ia liga guztiak bukatu zirelako, eta areto futboleko taldeek asteazkenean jokatu zutelako.