Easo eta Hodeiertz abesbatzak, Pasai Donibanen
Hilaren 17an izango da Hodeiertz abesbatzaren kontzertua; EASOrena, haatik, hilaren 23an. Sarrera doan da bi kasuetan.
Hodeiertz abesbatza. Itsas Mendi musika taldeak bi kontzertu antolatu ditu maiatz honetarako: Hodeiertz abesbatzarena da bata, eta Easo gizon abesbatzarena bestea.
Hodeiertz taldearen txanda izango da lehenbizi, hilaren 17an emango baitu kontzertua, 20:00etan. Easoren txanda egun batzuk geroago iritsiko da, hilaren 23an izango baita. Emanaldi hori ere 20:00etan izango da.
Bi kontzertuak Pasai Donibaneko San Joan Bataiatzailearen Parrokian izango dira, eta ez da sarrerarik behar.
