Emakumeen Mundu Martxara, Oiartzundik
Nazioarteko VI. ekintza da aurtengoa, eta Nepaletik Saharara egingo dute. Hilaren 10ean Santiago Zubira joateko deia egin du Feministen Asanbladak.
Herrien burujabetza eta bizitza duina. Gerra eta kapitalismoaren kontra lelopean, Emakume Mundu Martxako Nazioarteko VI. ekintza egingo dute aurten, Nepalen hasi eta Saharan amaituta, eta hiru lan lerro jorratuko dituzte bide horretan: gera, lurraren defentsa eta migrazio politikak.
Hilaren 10ean Euskal Herria zeharkatuko du martxak, eta Irun ere ukituko du bideak. Ildo horretatik, beraz, Oiartzungo Feministen Asanbladak Hendaia eta Irun arteko Santiago zubian 18:00etan egingo den ekitaldira joateko deia egin du.
Gero, 19:30ean, mobilizazioa egingo dute Donostian, eta bertara joateko deia ere luzatu dute.
