Euskaraldiko txapak banatuko dituzte astelehenean, Arizmendienean
Ahobizi eta belarriprest rolen artean bakoitzak zein aukeratu duen adierazten duen txapak astelehenean banatuko dituzte.
Ate joka dago honezkero Euskaraldia, hilaren 15etik 25era egingo baitute euskal herritarrek ariketa erraldoia. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratuko dute parte hartzaileek. Laburki esanda, lehenengoek beti lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartzen dute; bigarrenek, berriz, euskara entzuteko prest izanen dira nahiz eta ondo ez jakin. Bi rol horiek txapa baten bidez adierazten dira, eta bistan eraman behar dira.
Oiartzuarren txapak astelehenean –hilak 5– banatuko dituzte Arizmendienean, 17:00-20:00 tartean.
