Gerra eta berrarmatzeari buruzko hitzaldia, hilaren 8an
'Conversión de la industria militar en Euskal Herria' liburuaren aurkezpena antolatu du Oarso Taldeak. Hilaren 8an, 19:00etan, Mikelazulon jarri dute hitzordua.
Europako berrarmatzea, armagintzaren oraina eta etorkizuna hitzaldia antolatu du Oarso Taldeak, Gasteizkoak talde antimilitaristaren Conversión de la industria militar en Euskal Herria liburua aurkezteko.
Hedabideetan “batzuk soilik agertzen” baldin badira ere, “42 gerra aktibo eta 54 gatazka armatu zenbatu daitezke munduan”. Baina, gerra logikaren atzean badaude interes batzuk, eta horiek azalduko dituzte hitzaldian: “kontrolerako, menderakuntzarako eta negoziorako estrategia bat da, demokrazia higatzen duena, autoritarismoa normalizatzen duena, eta ekonomiak armen boterearen menpe jartzen dituena”.
Hilaren 8an izango da hitzaldia, 19:00etan Mikelazulon.
