Topalekuak maiatzeko egitaraua argitaratu du
Orotara, hamalau ekintza antolatu ditu topalekuak maiatzerako. Gaur –hilak 2– Dixit mahai jokoan jolastuko dira haurrak.
Oiartzungo topalekuak maiatzeko ekintzen berri eman du sare sozialen bidez, eta, gaurtik hasita, hamalau jarduera egingo dituzte.
Hona hemen ekintzen zerrenda:
- Gaur, hilak 2. Dixit mahai jokoa.
- Bihar, hilak 3. Buztina.
- Hilak 8, osteguna. Bang mahi jokoa.
- Hilak 9, ostirala. Sandwich dastaketa.
- Hilak 10, larunbata. Xaboiak egitea.
- Hilak 15, osteguna. Musa.
- Hilak 16, ostirala. Pista jolasa.
- Hilak 17, larunbata. Slack line.
- Hilak 22, osteguna. Tiro al pato.
- Hilak 23, ostirala. Bingo musikatua.
- Hilak 24, larunbata. Krepak.
- Hilak 24, larunbata. Karaokea.
- Hilak 29, osteguna. Asanblada.
- Hilak 30, ostirala. Wii – tenis jolasa.
Topalekuaren ordutegia
Ostegunak: 17:00-20:00.
Ostiralak 17:00-21:30.
Larunbatak: 17:00-21:00.
