Maiatzeko aisialdirako agenda argitaratu du Oiartzungo Udalak
Herriko eragile eta elkarteekin batera, agenda oparoa antolatu du Oiartzungo Udalak maiatzerako. Euskaraldia da nabarmendutako jardueretako bat.
Oiartzungo Udalak argitaratu berri du maiatz honetako aisialdirako agenda, eta, herritarrek dozenaka jardueraz gozatzeko aukera izango dute, herriko elkarteek udalaren laguntzarekin agenda borobila osatu baitute.
Literatura, musika, kultura, jaiak… denetarik izango dute herritarrek.
Hilabete osoko egitaraua ikusteko, egin klik hemen.
Aste honetako aisialdiko agenda:
- Hilak 5 – 13. Ikastaroa: Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi. KZ gunean.
- Hilak 5 – 14. Euskaraldiko txapa banaketa. Arizmendienean.
- Hilak 7 – 8. Ipuin kontaketak ikastetxeetan.
- Hilak 7. Hezkuntzako instalazio literario artistikoa. Bibliotekan.
- Hilak 7. Pello Añorgaren ipuin kontaketa 2-3 urteko haurrentzat. Manuel Lekuona bibliotekan.
- Hilak 8. Triki-poteoa. Landetxetik abiatuta.
- Hilak 9 – 14. Gazte Izanak-ek antolatuta, Gironara bidaia.
- Hilak 9. Nagore Legarretaren arte erakusketa.
- Hilak 9. Truk txapelketa. Aldeguna elkartean.
- Hilak 10. Jokai: Euskal mitologian oinarritutako jolasak. Doneztebe plazan.
- Hilak 10. Arrazakeriaren inguruko ipuin kontaketa. Arizmendienean.
- Hilak 10: Zopa antzezlana. Landetxen.
