Belar bolen silo plastikoa bilduko dute ostegunean
Hilaren 8an egingo dute plastikoaren bilketa, eta gaur –hilak 6– eta bihar izango da aukera plastikoa zenbait gunetan uzteko.
Oiartzungo Udalak jakitera eman duenez, belar bolen silo plastikoa jasoko dute hilaren 8an, eta horiek gaur –hilak 6– eta bihar eraman beharko dira zerrendatutako guneetara.
Bilketa era egokian egiteko plastikoek beste hondakinik gabe egon behar dute; izan ere, plastikoa oso zikinduta baldin badago tratamendu plantan ez dute onartuko eta itzuli egin beharko da.
Horretaz gain, soka guztiak bildu eta zaku batean utzi beharko dira plastikoen ondoan.
Plastikoak uzteko guneak
- Zerradi poligonoa. Ekarpen gunearen ondoan.
- Ergoien. Arbelaitz bidearen sarreran.
- Gurutze. Bizardia elkartearen aurrean.
- Karrika. Gaintzabal bidearen sarreran.
- Ugaldetxo. Txaparreko zintzilikatzekoen ondoan.
