
Niessenen izango dira kontzertuak, eta sarrerarekin batera bi taldeen disko bana oparituko dute. 20:45ean hasiko da ekitaldia.

Eskubidean planaren barruan, ekintza sorta interesgarria antolatu dute datozen asteetarako herriko DBHko ikasleek, udalarekin elkarlanean.

Udalak urrats esanguratsua egin du euskararen normalizazioaren aldeko bidean, Bokaleren jarduna forma juridiko bidez errekonozitu baitu. Pasaian ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek onartu dute neurria.

'Queer' izanik, euskal landa eremuan eta euskaraz bizitzea posible dela aldarrikatuko dute hitzaldian. Hilaren 16an izango da, 19:30ean.

Atzerako kontaketa hasi du Euskaraldiak eta hamaika eguneko euskararen aldeko ariketa erraldoirako ondu duten egitaraua zabaldu du Euskaraldiaren Errenteria-Oreretako batzordeak.

Larunbatean –hilak 10– izango da ipuin kontaketa, Arizmendienean. 17:00etan hasiko da jarduera.

Hilaren 8an egingo dute plastikoaren bilketa, eta gaur –hilak 6– eta bihar izango da aukera plastikoa zenbait gunetan uzteko.

Ereintzak eta Munttarpek ondutako udako eskubaloi campusa ekainaren 23tik uztailaren 4ra izango da. Izen emateak ekainaren 2a baino lehen egin behar dira.

Itsasoa eta berrikuntza ardatz dituen iniziatibaren barruan, Rekreando enpresak isolamendu burbuila eramangarria aurkeztu du, Itsas Salbamenduan aplikatu ahal izateko.

Dom Campistron euskal herritarra eta Pierpaolo Lampitelli italiarra dira aurtengo musika jaialdi eta kultur topaketaren kartelaren egileak.

Kontari Landarbaso abesbatzak goizean eta Duovento Ensemblek arratsaldean emanaldiak eskainiko dituzte.