Mala Ruina eta Lorazek kontzertua emango dute larunbatean

Niessenen izango dira kontzertuak, eta sarrerarekin batera bi taldeen disko bana oparituko dute. 20:45ean hasiko da ekitaldia.

Mala Ruina eta Loraze taldeek Desde las entrañas eta Hapenin diskoak aurkezteko kontzertua emango dute larunbatean –hilak 10–, Niessen aretoan, 20:45ean.

Mala Ruina taldeak apirilaren hasieran argitaratu zuen lehen lan luzearen aurrerapena, Porque estabas conmigo, eta egun batzuk geroago argitaratu zuten bederatzi abestiz osatutako diskoa.

Hona hemen Desde las entrañas diskoaren abestiak, zerrendatuta:

  • Porque estabas conmigo.
  • Enganchado.
  • El detalle.
  • Tripa vacía.
  • Ya no quiero a tus musas.
  • Olvídate de mi.
  • Mi guerrera.
  • Pequeña Manchester.
  • Mientras tanto.

Kontzertuko sarrerek 12 euro balio dute, eta horren truk bi taldeen disko bana lortuko dute bertaratzen direnek. Sarrerak hemen eros daitezke.

Disko osoa zein aurrerapen abestia entzungai daude dagoeneko; Imanol Saizek egin du bideoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.