Ipuin kontaketa egingo du Itsaso Garzonek larunbatean
Larunbatean –hilak 10– izango da ipuin kontaketa, Arizmendienean. 17:00etan hasiko da jarduera.
Abaraxkak antolatuta, Itsaso Garzonek ipuin kontaketa egingo du larunbatean –hilak 10– Arizmendienean. 17:00etan izango da saioa, eta ondorenean mokadutxoa eta tailerrak egongo direla jakinarazi dute.
