Erroten eguna ospatuko dute Oiartzunen hilaren 18an
IV. Gipuzkoko Erroten eguna dela-eta, Oiartzungo lau errotak ikusteko ibilbide gidatua antolatu dute. Dohainik da jarduera.
Ugarte errota Hilaren 18an –igandea da– IV. Gipuzkoako Erroten eguna ospatuko dute, eta egun hori aitzakia modura hartuta, Oiartzunen ere zenbait ekitaldi antolatu dituzte egun horretarako.
Herriko ondareaz gozatzea da jardueraren helburua, eta, horrexegatik, herriko lau errotak bisitatuz ibilaldi gidatu bat egingo dute.
Ibilbidea Yurritako errotan hasiko dute, 10:00etan, eta Xorrola autobusean Txalakako, Arraskuko eta Ugarteko errotak bisitatuko dituzte gero hala nahi dutenek.
Bisitako plazak mugatuak direnez, izena eman behar da 943 49 45 21 telefonora deituta edo mezu elektroniko bat idatzita.
