Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Euskal Pilota Egokituko Txapelketako finalak, Oiartzunen

Madalensoron ospatuko dute Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Eguna, eta XV. Txapelketako finalak larunbatean jokatuko dituzte bertan.

Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko egunaren aurkezpena, Oiartzungo Udalean. Leire Perlines
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/05/07

Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko XV. Txapelketako finala jokatuko dute larunbat honetan –hilak 10– Oiartzungo Madalensoro kiroldegian, eta ekitaldiaren aurkezpena egin dute gaur Oiartzungo Udalean; bertan izan dira Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko (GKEF) ordezkariak, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, udaleko ordezkariak zein kirolariak.

Aurtengo txapelketa otsailaren 1ean hasi zen, Zarautzen, eta bost jardunaldien ondoren Oiartzunen jokatuko dituzte finalak. Bi kategoriatan banatu dute lehiaketa –adimen urritasuna dutenenen txapelketa eta gurpildun aulkiko txapelketa–, eta orotara 34 pertsona lehiatu dira bertan, iaz baino bost pertsona gehiago. Lau emakumek hartu dute parte jardunaldietan, eta horietatik bi finalean daude.

Amaia Elizondo eta Mikel Merinok hitz egin dute GKEF-ren izenean, eta pozik agertu dira egitaraua aurkezteko unean. Merinok kontatu du parte hartze handia izan dela, eta pilotariek “maila oso handia” erakutsi dutela partidetan. Era berean, Merinok nabarmendu du badela aurten debutatu duen eta finalera iritsi denik.

Juan Carlos Etxeberria Gipuzkoako Pilota Federazioko zuzendari teknikoa da, eta hark pozarren kontatu du 100 urte beteko dituela abuztuan federazioak. Ildo horretatik, azaldu du mota askotako ekintzak ari direla antolatzen, eta horietako batzuk direla espezialitate ezberdinetako pilota egunak, tartean, kirol egokituko eguna. “Denek dute egitura antzekoa, baina honek berezitasun bat izango du, bazkaria egingo baitugu zuek (kirolariek) jartzen duzuen giroa aprobetxatuz”.

Eeskerrak eman dizkie jarraian. “Zuek zarete festa honetako protagonistak; zuek gabe ez genuke hau izango. Oso eskertuta gaude aldiro agertzen duzuen bizipoz eta argitasunagatik, horrelakorik ez dugu beste jardunaldietan ikusten. Pilotarien artean maila handia dago, bistakoa da lan handia egiten duzuela denok”.

Emakumeen presentziarekin, pozik
Blanca Aranguren GKEF-ko presidentea da, eta gehitu du hamabost urteko harreman bat izanik bi federazioen artekoa, harreman “egonkorra” dela dagoeneko, baina hori federazio bakoitzaren lan “zoragarriaren” ondorio dela azpimarratu du. Jardunaldi batean baino gehiagotan izan da Aranguren, eta horietatik nabarmendu nahi izan du jende gaztea ikusteak “ilusio berezia” egiten diola, hori errelebo bat dagoenaren seinale baita.

Finalean emakumeak daudela ere ekarri du gogora, pozarren, gainera, baina etorkizunera begira erronkaren bat ere badutela esan du gero. “Gure arteko harremana sendoa bada ere, kanpora atera behar dugu. Frontoietara joaten den jendea gurera nola ekarri pentsatu behar dugu; publikoaz ari naiz hitz egiten, noski. Kirol jardunaldi oso garrantzitsua da larunbatekoa, eta merezi du ikusteak”, amaitu du.

Kirol jarduera Oiartzunen izanik, Edorta Fernandez Kirol Zinegotziak gehitu du “oso eskertuta” daudela finalak Oiartzunen izango direlako. “Udaletik beti saiatzen gara, pilotaren kasuan, telebistan ikusten ditugun mutiletatik harago joaten, eta apustuak hortik joan behar duela sinistuta gaude. Oiartzunen ohitura da pilota, eta guretzat garrantzitsua da modalitate ezberdinak ikusgarri egitea”.

Eta, azkenik, Maria Jose Paredes Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol departamenduko teknikoak mahai gaineratu du “oso garrantzitsua” dela horrelako ekintzak antolatzea, “eredugarria” baita. “Pertsona bakoitzak behar batzuk ditu, eta gizartea antolatu behar da era batean zeinetan behar horiek betetzen diren. Egokitu egin behar da; bakoitzak bere beharrak ditu, eta gauza ezberdinak eman behar dira denontzat berdina izan dadin. Uste dut kirolaren bidez posible dela transferentzia bat egitea bizitzan, eta kirolaren bidez garatzen baditugu balio batzuk uste dut posible dela aurrera egitea”.

Ordezkari guztiek hitza hartu ondotik, kirolariak oholtzara igo eta partiden ataria dituzten sentsazioak plazaratu dituzte.

Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Eguna

10:30. Pala topaketa.

12:00. Erakustaldi partidua.

13:00. Barrenea.

13:30. Bazkaria.

16:00. XV. Txapelketako finalak.

Teniseko paleta (adimen urritasuna)

Sheila Cueto – Josu Arratibel
Josu Eskisabel – Hodei Asteasu

Gomazko paleta gurpildun aulkian

Leire Troitiño – Beñat Lizaso
Aingeru Senperena – Mikel Merino

Teniseko paleta

Mikel Vega – Eneko Sagarmendi
Luis Zulaika – Iraitz Huegun

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.