Euskal Herri euskaldun eta burujabe baten inguruan hausnartzen
'Izan al daiteke Euskal Herri euskalduna burujabetzarik gabe?' mahai ingurua egingo dute Idurre Eskisabel, Intza Gurrutxaga eta Iñigo Urrutiak.
Ttur-ttur euskaltzelon bilguneak eta Oiartzungo Gure Eskuk antolatuta, Izan al daiteke Euskal Herri euskalduna burujabetzarik gabe? mahai ingurua egingo dute Landetxen, hilaren 14an –asteazkena da–, 19:00etan.
Idurre Eskisabel Euskalgintzako Kontseiluko idazkari nagusia, Intza Gurrutxaga Euskal Herrian Euskarazeko kidea eta Iñigo Urrutia EHUko irakasle eta aldezlea, legelaria izango dira hizlariak.
Jarduera honekin herriko eragileen arteko elkarlana bultzatzen jarraitzen dutela nabarmendu dute antolatzaileek.
