Larunbatean izango da Oiartzungo BTT sari nagusia, Urkabe mendian
Hilaren 10ean jokatuko dute Gipuzkoako txapelketako hurrengo jardunaldia. Oiartzunen egin dute aurkezpen agerraldia.
Larunbatean –hilak 10– Oiartzungo BTT sari nagusia jokatuko dute Urkabe mendian, eta proba aurkezteko agerraldia egin dute Oiartzunen bertan. Horretarako, OTXE Oarsoaldeko txirrindulariak eta antolatzaileak elkartu dira Doneztebe plazan.
Gipuzkoako txapelketako jardunaldia da larunbatekoa, eta orotara hiru multzo lehiatuko dira: Neskak, kadeteak eta M40/50; neska eta mutil infantilak; eta elite, U23Ua, junior eta M30. Lehen multzoa 10:00etan irtengo da; infantilak 11:30ean eta, azkenik, elite, 23Ua eta M30 multzokoak, 12:30ean.
45km-ko bidea izango da txirrindulariek egin behar dutena, eta izen emateak Karmenenea baserrian egin beharko dira. Hala ere, inskripzioak eta aurre inskripzioak hemen egin daitezke.
Horretaz gain, antolatzaileek ordutegi zehatzak argitaratu dituzte:
- 8:30 – 12:00. Izen emateko konfirmazioa.
- 9:45. Txirrindulariei deia.
- 10:00. Neska guztiak.
- 10:02. Kadeteak.
- 10:04. Master 40/50.
- 11:30. Infantil mailako lasterketa.
- 12:00. Sari banaketa.
- 12:15. Txirrindulariei deia.
- 12:30. Open (Elite – Sub 23).
- 12:32. Master 30.
- 12:34. Junior.
- 14:00. Sari banaketa.
Era berean, sariak ere zerrendatu dituzte.
- 1. postua.
- Elite/ Sub 23: 150€
- Open Fem: 150€
- 2. postua.
- Elite/ Sub 23: 100€
- Open Fem: 100€
- 3. postua.
- Elite/ Sub 23: 70€
- Open Fem: 70€
- 4. postua.
- Elite/ Sub 23: 50€
- Open Fem: 50€
- 5. postua.
- Elite/ Sub 23: 30€
- Open Fem: 30€
