770 azal ditu Euskaraldiak
HITZAk, Euskaraldia gaitzat, azal sariketa egin du. LHko ikasleek 770 proposamen bidali dituzte denera.

770 azal ditu Euskaraldiak. OARSO BIDASOKO HITZAk maiatzaren 15an hasiko eta euskararen erabilerari ufada eman asmo duen egitasmo kolektibo erraldoiaren harira azal lehiaketan parte hartzeko aukera eskaini zien Oarsoaldeko nahiz Irun eta Hondarribiko LHko ikasleei, nahiz nahi zuten guztiei. Erantzuna paregabea izan da: 770 proposamen bildu ditu denera, zein baino zein koloretsu eta ikusgarriagoa.
Ikasle gazte horiek ez dute aukerarik Euskaraldian parte hartzeko, 16 urtetik gorakoentzako egitasmoa baita; baina azal lehiaketa aitzaki, ikasgeletan gaia lantzeko aukera izan dute, eta etorkizuneko belarriprest eta ahobiziak girotu ditu.
Sariketa izanik, HITZAren ustez azal erakargarrienak saria hautatu ahal izan du, eta besteak zozketa bidez esleitu dira. Ondokoa da horien zerrenda, egileen izen abizenekin, nahiz egokitu zaien sariarekin. Irabazlea Olaia Morales Movilla izan da, eta gaurko HITZAren astekariaren azala harena izan da. Beheko koadroan, saridunen zerrenda osoa.
- IRRISARRILANDERAKO 5 NATURA BONU (Irrisarriland): Nikole Arnaiz Errandonea.
- SENDAVIVARAKO HELDU BATENTZAT ETA TXIKI BATENTZAT SARRERA BANA (Sendaviva): Beñat Nuñez Zabaleta.
- AIAMENDI PARKERAKO 6 HAURRENTZAKO GONBIDAPENA (Aiamendi Parkea): June Oliveri Izagirre.
- KATXIPORRETAREN 4 PRODUKTU SORTA (Katxiporreta)
- Maddi Erkizia Martin.
- Alain Aramendi Alesanco.
- Udane Ramiro Martin.
- Unai Ancizar Irazusta.
- ARGITXOREN PRODUKTU SORTA (Ikastolen Elkartea): Paul Galan Cortes.
- MOTXILA ETA KOLOREZTATZEKO MATERIALA (Urrats paper denda): Araia Santos Altzuarra.
- GO!AZEN’ TELESAILAREN PRODUKTU SORTA (EITB): Olaia Morales Movilla (sariketaren irabazlea, saria aukeratzen lehentasuna hark izan zuen).
- ‘IRABAZI ARTE!’ TELESAILAREN PRODUKTU SORTA (EITB): Nahia Alvarez de Arcaya.