2025eko EUSKARALDIAren atal berezia.
Izan zaitez AHOBIZI, BELARRIPREST edota BEGIZORROTZ!
2025eko EUSKARALDIAren atal berezia.
Izan zaitez AHOBIZI, BELARRIPREST edota BEGIZORROTZ!
Euskaraldiko antolatzaileek gazteak aktibatu eta saretu dituzte. Haien ekimenez, Antxok Anariren kontzertua jasoko du hilaren 16an, eta gogoeta saio bat ere egin zuten apirilean euskararen inguruan hausnartzeko.
Mexiko DFn jaioa, duela 20 urtetik da lezoar. Oroitzene AEK-ko ikasle da, eta aldi berean, Euskaraldiko Hamaikakoko kide. Gustura eta aske mintzo da euskaraz.
Adierazpen instituzionala egin dute Errenteriako Udala osatzen duten talde politikoek, Euskaraldiarekin bat eginez eta hura sustatzeko konpromisoa hartuz.
Orereta Ikastolako Blaitu Klubak antolatuta, erronka egin dezakete herritar denek Euskaraldiaren harira.
Atzerako kontaketa hasi du Euskaraldiak eta hamaika eguneko euskararen aldeko ariketa erraldoirako ondu duten egitaraua zabaldu du Euskaraldiaren Errenteria-Oreretako batzordeak.
Gaurtik maiatzaren 11ra bitartean jarriko dituzte postuak herriko hainbat puntutan.
Hamaika egunetan zehar oiartzuarrak adi-adi izan dituen jolas bat egin du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak. Ostiralean egin zuten aurkezpena.
Martxa ederrean da Lezoko Euskaraldia. Herri batzordea aspalditik lanean da, eta Hamaikakoa ere aurkeztu dute. Kale presentzia indartzearekin batera hasi dira izen emateak iristen. Euskaraldiko 11 egunetan zer egin lantzen ari dira orain batzordekideak.
Sasoiko zazpigarren irteera egin zuen Xoxolur Mendi Klubak igandean. Lezotik Donostiara Euskaraldiarekin joan ziren.
Atzo aurkeztu zen San Pedroko Proisan udalerriko Euskaraldia, eta haren enbaxadore izango diren Hamaikakoko kideak.
Bihar izango da eta Errenteria eta Lezoko taldeak ariko dira aurrez aurre Zumardian, lau emakume eta lau gizon ariko dira lehian.
Euskaraldiaren laugarren ekitaldia hilaren 15etik 25era bitartean izango da. Euskara ardatz duen ariketa masiboaren inguruko gogoeta egin du Pasaiako Udalak.
Goizez Kultura Aretoan jaso daitezke, eta arratsaldez Oroitzene AEKn. 14 eta 15ean mahaia jarriko dute Gurutze Santuaren plazan.
Ahobizi eta belarriprest rolen artean bakoitzak zein aukeratu duen adierazten duen txapak astelehenean banatuko dituzte.
Pertsona bakoitzak gehienez bost argazki bidali beharko ditu maiatzaren 10etik 28ra, eta irabazleek 150 euroko diru sarria eskuratuko dute.
Lau barrutietako Euskaraldiaren batzordeek jakinarazi dute noiz eta non jaso daitezkeen 'belarriprest' edo 'ahobizi' ikurrak.
Hilaren 31tik aurrera egunero herritar baten silueta argitaratuko dute, eta nor den asmatuko beharko da. Bi pertsonentzat otordu bat lortuko du irabazleak.
Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia egingo dute ostiral arratsaldean, baita hamaikako aurkeztu ere.
Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia, euskara ulertu edota dakitenek euskarazko ohiturak hartzera gonbidatzeko ariketa sozial masiboa.
2025eko Euskaraldiaren astekari monografikoa deskargatzeko formularioa bete ezazu mesedez:
2025eko maiatzaren 9an argitaratuko dugu Euskaraldiaren astekari monografikoa. Txikienek azala sortzeko aukera izango dute, eta 8 sarietako bat eraman!
EUSKALDIAREN AZAL LEHIAKETAREN ATALA