'Zubi bat, bi zu', bihar
Lur Live festibalaren baitan aurkeztuko dute bihar 'Zubi bat, bi zu' proiektua Lekuona Fabrikan. Artilea ekoizteko fase guztiak erakutsiko dituzte zuzenean.

“Tradizioa, artea eta ekologia” uztartzen dituen Lur Live jaialdiaren baitan, Zubi bat, bi zu proiektua aurkeztuko dute. Artilea ekoizteko fase guztiak erakutsiko dituzte argazki bidez, baina, baita bertan zuzenean ere. Gainera, dokumental baten bidez birziklatutako materiala land art instalazioan nola eraldatzen den ikusteko aukera egongo da.
Idoia Lizeaga, Olatz Pujana eta Mendi Urruzunok aurkeztuko dute. Bihar, hilaren 10ean, 11:00etan hasi eta 12:30ean bukatuko da aurkezpena, Errenteriako Lekuona Fabrikan. Udalaren webgunean erreserbatu daitezke sarrerak.